Hartz atzapar kanpamendua filmeko protagonistak, Maia eta Jan neska-mutikoak dira. Irudimen handiko neskato zalapartatsua da, bata eta hiriko mutikoa beldurtia, bestea. Udalekua mehatxuan dago eta salbatu ahal izateko, haranean bizi den hartza topatu behar dute. Abentura zirraragarri bat biziko dute, bailara eta bertako animaliak salbatzeko.
Maspalomas Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zinema zuzendarien azken lana da. Zahartzaroa, identitatea eta sexualitatea dira pelikularen hiru ardatz nagusiak eta horien artean osatzen du kontakizuna, hain ohikoa ez den ikuspegi batetik. Zinema kritikoen artean arrakasta handia izan du eta filmean egindako lanari esker, Donostiako Zinemaldiko zilarrezko maskorra eskuratu du Jose Ramon Soroizek.
Zinema bonuak
Bide batez, zinema bonuak eskuratzeko aukera ere badela gogorazi du Leitzako kultur teknikariak. Iaz bezalaxe, bi bonu izanen dituzte aukeran: 17:00etako emanaldietarako, bata eta 19:30erako, bestea. 17:00etako saiorako bonuak, 31,50 euro balio du eta prezio horretan, bederatzi sarrerako eskura daitezke. 19:30erako saiorako bonuak, berriz, 41,50 euroren truke eskura daitezke.