Leitzako Udalak, bat egin du Hemen bai borroka egiten da nazioarteko kanpainarekin. Euskal Fondoarekin eta El Salvadorko Toki Garapenerako Kolektibo Feministarekin lankidetzan, izen bereko film laburraren proiekzioa antolatu dute.
Aktibismo feministak El Salvadorren eraldaketa sozialean duen zereginari buruzko testigantzak bildu dituzte. Salaketa, memoria eta aldarrikapena uztartzen ditu bideoak eta giza eskubideen eta genero berdintasunaren aldeko borrokaren errealitateak ikuspegi feministatik publikoari hurbiltzea du xede. Saioa osatzeko El Salvadorko hainbat emakume gonbidatu dituzte hitzordura eta beraiekin solasean aritzeko aukera izanen da proiekzioaren ondoren.