Bularreko minbiziaren ikerketarako dirua biltzeko, Elkartasun Eguna antolatu du 2zi Elkarteak urriaren 5ean. Leitzan izanen da, baina goizuetarrek ere bat egin nahi izan dute ekimenarekin. Horretarako, minbizia pasa duten edo pasatzen ari diren zenbait herritar elkartu dira eta Esteban Arotzenak prestatutako bertsoak abestuz egin dute festarekin bat egiteko gonbidapena. (Bideoaren egileak: Joxe Ramon Etxegia eta Felix Loiarte)
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.