'Magma Mia' bakarrizketa ikusteko aukera igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 26a

Beatriz Egizabal aktorearen antzezlana da. (Argazkia: Barren)

Udaletxeko ganbaran, 18:30ean hasiko da emanaldia eta bakarrizketa formatuan, militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizuna eskainiko du Bea Egizabalek. Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko gizarte zerbitzuak antolatu du hitzordua.

«Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago!». Halaxe dio ikuskizunaren sinopsiak. Patriarkatuak emakumeen gorputzetan duen eraginaren azterketa eginen du aktoreak, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun