Mujikarekin bikote eginez, Ruiz Infante eta Galeano izanen ditu arerio
Ligaxkan hamabi pilotarik hartu dute parte, sei bikotetan banatuta, eta 15 pilotaleku historikotan aritu dira, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian barrena. Guztira 16 partida jokatu dituzte, maila handiko norgehiagokak eskainiz eta udako kirol egutegiko ekitaldi nagusietako bat bihurtuz.
Ruiz Infante-Galeano bikoteak txapelketa bikaina osatu du, ligaxkako neurketa guztiak irabazita, nagusitasun osoz. Bestalde, Iturriaga-Mujika bikoteak ere ligaxka bikaina jokatu du, hain justu, Ruiz Infanteren eta Galeanoren aurkako norgehiagoka bakarrik galduta lortu baitu finalerako txartela.
Beraz, bi bikoteek erakutsitako maila ikusita, final zirraragarria izanen dela aurreikusten da. Pilotalekuan giro berezia espero da, eta partidua zuzenean jarraitu ahal izanen da Ados Pilotaren YouTube kanalean eta Hamaika Telebistan.
Ligaxkako sailkapena
- R.Infante – Galeano: 5 partida, 5 garaipen, +48 tanto
- Iturriaga – R.L Mujika: 5 partida, 4 garaipen, +20 tanto
- Barrokal – Arrastia: 5 partida, 3 garaipen, +13 tanto
- Aranburu – Mendiburu: 5 partida, 2 garaipen, -12 tanto
- Oskoz – Orbegozo: 5 partida, 1 garaipen, -24 tanto
- Aldaregia – Agirre: 5 partida, 0 garaipen, -45 tanto