Irailaren 27an, 07:30ean, aterako da Goizuetatik autobusa eta Albin utziko ditu irteeran parte hartzeko izena eman duten 21 mendizaleak. Sei ordu inguruko itzulia osatuko dute, meatzetako ibilbidea eginez eta Amezketan bukatuko dute ibilaldia. Beste behin ere, natura eta historia lotuko dituzte. 16:30 aldera, aterako da Amezketatik Goizuetarako autobusa.