Leitzulia BTT probaren zazpigarren edizioa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

Izena emateko epea bukatuta dago.

Irailaren 27an eginen dute Leitzuliaren zazpigarren edizioa. Plazatik 09:00etan atera eta 42 kilometroko luzera eta 1.450 metroko malda duen ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Izena emateko epea bukatu da.

Urtero bezala, ez da irabazlerik izanen, proba ez baita lehiakorra. Leitzuliaren hasierako zatian herriko kaleetan barna joanen dira Plazaolako bide berdera iristeko. Handik Leitzalarre eta Petriketa gainetara igoko dira. Gero, pedalei gogor eragiten segi eta gora eta behera ibiliko dira Usategieta, Idiazabal, Kornieta eta Uitziko eta Guratzeko gainetik pasaz, ibilbidea Leitzako plazan bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun