Goizuetan, 14:30 aldera arte eskolako ikasleek eginen dute liburu trukea eta 14:30etik 15:30era, liburuak eskolako atarira aterata, herritar guztiek izanen dute liburuak maileguan hartu edo itzultzeko aukera. Aranon, 16:00etatik 16:30era eginen du geldialdia. Euririk ez bada, elizaren atarian eta bestela, Maisuenean.