Irailean eskaera egin duten baserritar guztiak kontuan hartuta, bilketa antolatu ondoren, Mankomunitateak izena emandako baserritarrei deituko die azken hauek adostutako bilketa puntu batera artilea eraman dezaten.
Zenbait baldintza ere bete beharko dituzte: baserritarrek artilea zaku eta sokarik gabe utzi beharko dute eta zakuetan dagoen eta sokak dituen artilea ez dute bilduko. Gainera, baserritar bakoitzak bere artilearen bilketa eta kudeaketa kostua bere gain hartu beharko du eta baserritarren arteko kostuen banaketa altan emandako ardi buruen araberakoa izanen da.