Hunkituta jaso dugu irailaren 14an Leitzako Talo Egunean egin ziguten omenaldia. Idatzi honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiot Leitzako Udalari, Plazaola Partzuergoari, herritarrei eta Kristinari berari. Eskerrak denei, bihotz-bihotzez, emandako babes eta maitasunagatik.
20 edizio bete ditu festak eta guztietan izan da Saralegi Taloak bertan. Kristina Saralegik hasitako bideari, berak hain goxo eta ongi erakutsitakoari, eguneroko lanarekin segida ematen ari gara. Bidean izan dira egun onak, txarrak… baina talo bakoitza maitasunez eginez, bizirik eusten diogu Kristinaren ilusioari. Muxu bat zerura!