Leitza auto klasikoen geldileku izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 19a

1923tik 1968ra fabrikatutako edo matrikulatutako auto klasiko eta kirol autoak ikusteko aukera izanen da. Argazkia: miclasico.com

Rally San Sebastian Circuit Spirit ekimena Leitzatik pasako da irailaren 20an eta geldialdia eginen dute bertan. 

1923tik 1968ra fabrikatutako edo matrikulatutako auto klasiko eta kirol autoekin egiten duten itzulia da eta 100 ibilgailu baino gehiago etortzea aurreikusten dute. Bertan bazkaldu eta pare bat orduz izanen dituzte autoak aparkatuta, zaleek ikus ditzaten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun