Arainburu Mendi Taldekoak Aralerra joanen dira irailaren 27an

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

2023an ere Aralarren izan ziren Goizuetako mendi taldeko kideak.

Izen emateko azken eguna gaur, hilak 18, da. Amaia kafetegian apuntatu behar da eta autobusean joan nahi dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte. 

Hasiera batean irailaren 20an egitekoa zuten irteera Arainburu mendi taldekoak, baina hitzordua astebete atzeratu eta irailaren 27an joanen dira Aralarrera. Albi, meatzeak eta Amezketa lotuz, hamasei kilometroko ibilaldia egitea proposatu dute; sei ordu inguruko itzulia. Autobus zerbitzua izanen da 07:30ean Goizuetatik Albira joateko eta ondoren, 16:30 aldera, Amezketatik bueltan etortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun