Plazatik 09:00etan atera eta 42 kilometroko luzera eta 1.450 metroko malda duen ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Urtero bezala, ez da irabazlerik izanen, proba ez baita lehiakorra. Leitzuliaren hasierako zatian herriko kaleetan barna joanen dira Plazaolako bide berdera iristeko. Handik Leitzalarre eta Petriketa gainetara igoko dira. Gero, pedalei gogor eragiten segi eta gora eta behera ibiliko dira Usategieta, Idiazabal, Kornieta eta Uitziko eta Guratzeko gainetik pasaz, ibilbidea Leitzako plazan bukatzeko.