'Sustrai taupadak' jarduera eginen dute ostegunean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 17a

Zuhaitz zaintzaileen agiria eskuratuko dute tailerrean parte hartzen dutenek. Freepik

Bost eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta, bertan, ahozko narrazioak entzuteaz gain, haurrak zuhaitzen aldeko ekintzaile bihurtu eta zuhaitz zaintzaileen agiria eskuratuko dute.

Izena emateko azken eguna gaur, hilak 17a, da. Hamabost lagunentzako dago tokia eta  948 51 03 79 edo 621 24 80 24 ra deitu edo idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun