Bertan behera utzi dute Mendibil mendi taldekoek asteburuan egitekoa zuten irteera

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 17a

Leitzako mendi taldekoak Pirinioetan.

Irailaren 20an eta 21ean Tenako bailarara joatekoak ziren Leitzako Mendibil mendi taldeko kideak, baina eguraldi iragarpena ez dela ona ikusita, irteera bertan behera uztea erabaki dute.

Larunbatean, Tenako bailarara joan,  ferrata bide bat egin, Panticosako Casa de Piedra aterpetxean afaldu eta bertan pasa behar zuten gaua, biharamunean Bacias tontorrera igotzeko. Hamar laguneko taldea zen joatekoa, baina bertan behera utzi dute irteera. Urrian beste irteera bat antolatzeko asmoa dutela aipatu dute antolatzaileek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun