Festa giroan borobildu dute denboraldia Ixkibi kanpinean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

Irailaren 14an bertso talo jatea egin zuten Goizuetako Ixkibi kanpinean denboraldiari bukaera emateko. Gainera, hitzordua baliatu zuten Alize Sagardui Lekuonari omenaldia eskaintzeko. (Argazkiak: Felix Loiarte)

Goizuetako talogileek gogotik egin zuten lana irailaren 14an; 140 lagun inguru elkartu ziren Ixkibi kanpinean antolatutako bazkarian. Hitzordua baliatu nahi izan zuten Alize Sagardui Lekuonari omenaldi txiki bat egiteko. Europako Junior Pilota txapelketan bost domina irabazi dituela ospatu zuten elkarrekin. 

Unai Agirre eta Aitor Mendizabal bertsolariak eta Dani, Ainara eta Xuban aritu ziren bazkalaurrea eta bazkalondoa girotzen.  Batzuen bertsoek eta besteen trikiti doinuek giro ederra jarri zuten. Arratsaldeko toka txapelketan, berriz, Martin Etxeberria izan zen garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun