Aresoko dantza taldean izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 11

Hiru eta hamazazpi urte arteko haur eta gaztetxoak daude Aresoko dantza taldean.

Haur eta gaztetxoentzat euskal dantzen ikastaroa antolatu du aurten ere Aresoko guraso elkarteak. Urritik ekainera, ostiraletan izanen dira klaseak eta Oinkari dantza taldeko irakaslea izanen dute.

Irailaren 15era arte eskolako atean jarritako orrian edo 670 38 29 66 telefonora idatzita eman daiteke izena. Ordaindu beharreko kuota, taldeak eta ordutegiak izena ematen duten ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira.

Hiru eta hamazazpi urte arteko hogeita bi ikasle aritu dira 2024-2025 ikasturtean euskal dantzak ikasten eta Aresoko festetan eskaini duten emanaldiaz gain, Lekunberri eta Villabonako dantzari txiki egunean ere parte hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun