Goizuetan bertso eskola martxan jartzeko interesik ba ote den neurtu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 10a

Interesa dutenek irailaren 11, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena.

Goizuetako haur, gazte zein helduei luzatu diete galdera: bertsotan ikasi nahi duzu? Herrian bertso eskola bat balego izena zenbatek emanen luketen jakin nahi dute. 

Haur, gazte zein helduei egin diete galdera eta interesa dutenak, 699 10 32 36 edo 616 62 44 93 zenbakira idatzi behar dute irailaren 11, osteguna, baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun