Sumalim Playgrounds enpresak egin ditu lanak eta lurra osorik aldatu eta aterpea eta txirristak dituen egitura nagusi bat jarri dute erdigunean. Horretaz gain, bi kolunpio eta egokitutako beste bat jarri dituzte baita katamaran bat, armiarma sare itxurako kolunpioa, balantzin bat eta sokak eta eskalatzeko hainbat aukera eskaintzen dituen egitura bat ere. Eskolako parkeaz gain, plazan oreka mantentzeko egitura bat, etxetxo bat eta porteriak ere jarriko dituzte datozen egunetan.