Talogileen postuak 10:30ean irekiko dituzte eta Mendialdeko azoka 11:00etan hasiko da. 14:30era arte, bertako ekoizleek eta artisauek mimoz landutako jakiak, eskulanak... erosteko aukera izanen da. Taloak jateaz gain, nola egiten diren ikasteko aukera ere eskainiko dute: tailerra eginen dute 11:00etatik 12:30era. Herri kirolek ere izanen dute tokia eta, festarako gune nagusia plazan izanen den arren, 10:30ean emakumeen pilota partidak eta 18:00etatik aurrera lehen mailako paleta gomako partidak eta esku pilotakoak antolatu dituzte Amazabal pilotalekuan.