Aspaldiko urtetako parte hartzaile kopururik handiena bildu zuen atzo Aresoko mendi martxak, 488 parte hartzailerekin. 21 kilometroko ohiko ibilbideaz gain, 12 kilometroko itzulia ere antolatu zuten aurten eta horrek erakarrita, haur eta gaztetxo ugarik parte hartu zuten. Batzuk mendian gozatzeko, herritarren auzolana ezinbestekoa izan zen: 40 boluntario aritu ziren goizean goizetik lanean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.