Biokimika gradua egin eta biomedikuntzan doktoretza egindako da Nerea Zabaleta ikerlaria eta TTIPI-TTAPAko kolaboratzailea ere bada. Atzerrian ibili eta gero, gaur egun Iruñeko CIMA ikerketa guneko geneak transferitzeko teknologien garapena ikerketa taldeko ikerlari burua da iaztik. Giltzurrunetako gaixotasun genetikoetarako gene-terapiak garatzea du helburu Zabaletaren taldeak eta terapia geniko pertsonalizatuak garatuko ditu giltzurrunari eragiten dioten gaixotasun genetikoak dituzten pazienteen bizitza kalitatea hobetzeko.
Zabaletak esplikatu duenez, lortutako bekari esker, hamar edo hamabortz urteetan egin daiteken ikerketa lana, bortz urtetan garatzeko aukera izanen dute.