Martxa solidarioa urriaren 5ean eginen dute eta parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: zoztzi kilometroko ibilbide luzea eta herri inguruan osatuko duten ibilbide laburra.
Izena emateko epea irekita dago eta lotura honetan sartuta, irailaren 14a izanen da azkeneko eguna. Haurrek zortzi euro eta helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte eta trukean 2zi kamiseta eskuratzeko aukera izanen dute.
2zi Elkarteak antolatutako hirugarren Elkartasun Eguna izanen da urrian Leitzan eginen dutena eta, oraingoan ere, bildutako dirua Navarrabiomed ikerketa zentrora bideratuko dute. Dagoeneko 46.287,64 euroko ekarpena egina diote.