Mendibil mendi taldeak irteera antolatu du irailerako

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 2a

Mendibil mendi taldekoak Peña Forcan.

Irailaren 20an Tenako bailaran ferrata bide bat egin eta biharamunean Bacias tontorrera igotzeko asmoa dute.

Udako oporren ondotik, mendiko oinetakoak berriz ere jantzi eta bateko zein besteko tontorretara igotzeko gogoz dira Leitzako Mendibil mendi taldeko kideak. Irailaren 20an, 09:00etan Leitzatik aterako dira, Tenako bailarara joan eta bertan ferrata bide bat egiteko asmoa dute. Hasiberrientzako egokia izanen da eta materiala bertan alokatzeko aukera izanen dela argitu dute antolatzaileek. Panticosako Casa de Piedra aterpetxean afaldu eta pasako dute gaua eta Bacias tontorrera igoko dira biharamunean. Izena emateko epea irailaren 12an bukatuko da. Federatuta daudenek 37, 80 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabekoek 45, 50 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun