Uharte Arakilgo Artzain Eguneko ohiko irudia izan dena aldatu da aurtengoan. Antonio Alustiza eta bere txakurrek ez dute artaldea gobernatu Gainberako maldan. Nafarroako Artzain Txakur Txapelketa 22. aldiz irabazi ondoren, erretiroa hartzea erabaki zuen iaz. Omenaldia eskaini diote igandean Aralar Mendi Elkarteko kideek, egindako ibilbidea goraipatuz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.