Leitzako igerilekuan denboraldi bukaerako festa eginen dute asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 1a

Irailaren 3an eginen dute denboraldi bukaerako festa.

Irailaren 3an, asteazkenean, puzgarriak jarriko dituzte 16:00etatik 19:00etara Leitzako igerilekuan.  

Udako denboraldiari bukaera borobila emateko, hitzordu berezia egin dute irailaren 3rako. Asteazken arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara puzgarriak jarriko dituzte eta udako bonua dutenek sarrera dohainik izanen dute. Anikoteko arduradunek azaldu dute denboraldi ona izan dela aurtengoa: «jende asko ibili da eta 600 abonu baino gehio saldu ditugu». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun