Entrenamendu funtzionala eta pilates ikastaroa eskainiko dituzte Areson

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 29a

Izena emateko epea zabalik dago.

Klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izanen dira

Kirol mankomunitateak helduentzako antolatu dituen ikastaroen berri eman du. Orain arte eskaini izan duten pilates ikastaroaz gain, entrenamendu funtzionala ere egiteko aukera izanen dute Areson. Klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izanen dira: pilates ikastaroa 18:00etatik 19:00etara eta entrenamendu funtzionala 19:00etatik 20:00etara. Izena emateko 649 20 53 10 edo kirolmankomunitatea@gmail.com-era idatzi edo Aresoko udaletxean bete daiteke izena emateko orria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun