Antonio Alustiza aresoarra omenduko dute Uharte Arakilgo Artzain Egunean

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 29a

Antonio Alustiza, Uharte Arakilgo sari banaketan.

Iaz, Uharte Arakilgo Artzain Txakur Txapelketan Nafarroako 22. txapela jantzi zuen Alustizak eta bere azken txapelketa izango zela erabaki zuen. Hala ere, Uharte Arakilgo Artzain Egunean izango da abuztuaren 31n omenaldia eskainiko diotelako.

Duela ia berrogei urte inguru hasi zen artzain txakur txapelketetan parte hartzen Antonio Alustiza. 2004an eta 2005ean Argi zakurrarekin irabazi zituen lehenbiziko txapelketak, 2006tik 2012ra Ttikirekin eta Ttikiren alabak, Batek hartu zuen bere tokia 2013az geroztik. Hiru aldiz jarraian Oñatiko Nazioarteko Txapelketa, Nafarroakoa hogeita bi aldiz, eta Euskal Herrikoa bi aldiz irabazi dituzte. 2013an TTIPI-TTAPAri eskainitako elkarrizketan azaldu zuen arrakastaren sekretua: «emaitza horiek lortzeko eguneroko lana da txakurrarentzat egon litekeen entrenamendu hoberena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun