Plazaolako bide berdearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera abuztuaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 27a

Plazaolako bide berdeaz denek gozatzea dute helburu.

Abuztuaren 30ean, larunbatean, ibilbide interpretatibo irisgarria eginen dute Plazaolako bide berdean

Lekunberri eta Mugiro artean, Plazaolako bide berdean, eginen dute bi orduko iraupena duen bisita. Lekunberriko turismo bulegotik aterako dira 10:00etan eta AIZTI enpresak gidatuta, trenbidearen historia eta ingurune ederra ezagutzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Bisita irisgarria izanen da eta horretarako, baliabide teknikoa eta giza baliabideak eskainiko dituzte: zeinu hizkuntzako interpreteak eta ASORNA eta Iddeas fundazioen laguntza izanen dute. Dohainik izanen da, baina plaza kopuru mugatua denez, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 631 09 69 68 zenbakira dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun