Artikutzako egun handia ostegun honetan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 26a

Festa giroa nagusituko da ostegun honetan Artikutzan, abuztuaren 28a egun seinalatua izaten baita. Pilota partiduak, herri kirol ikuskizuna eta musika izanen dira, besteak beste.

Egitaraua
  • 11:30ean pilota partiduak:
    • Emakumezkoak: Goiuri Zabaleta eta Itsaso Erasun, Enara Gaminde eta Amaia Aldairen kontra.
    • Gizonezkoak: Oier Zabaleta eta Haitz Aranburu, Manex Olaiz eta Axel Lasaren kontra.
  • 17:00etan herri kirol ikuskizuna:
    • Harri jasotzaileak: Estefi Etxebeste, Goizeder Abendibar eta Ugaitz Mugerza.
    • Aizkolariak: Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugerza, Iker Vicente eta Aratz Mugerzaren kontra.
  • 20:00etan dantzaldia.

Horrez gain, artisautzako produktuen erakusketa eta salmentako postuak paratuko dituzte, baita jatekoa eta edatekoa saltzeko bi txosna ere.

Urtean behin irekitzen dituzte Artikutzako ateak autoentzat, eta hori abuztuaren 28a izaten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun