[ARGAZKIAK] Aresoko Frontenis Txapelketa mistoak baditu irabazleak

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 21a

Abuztuaren 14an jokatu zituzten Aresoko Frontenis Txapelketa mistoko azken partidak. Txapelketa guztian bezalaxe herritar ugari bertaratu ziren plazara eta giro bikaina izan zen.

Haurretan, Irai eta Olaia izan ziren irabazleak, Telmo eta Arhaneren kontrako partida irabazita. Gazteetan, Haizea Baraibar eta Ibai Otermin izan ziren txapeldunak eta helduetan, txapelketa guztian erakutsitako maila mantenduta, Unai eta Nahiara Onsalo izan ziren irabazleak.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun