08:00etan elkartu ziren Goizuetako plazan bi abesbatzeko kideak. Txuri-gorriz jantzitako 81 partaideek, Juanitatxo Lujanbiok egindako pasteltxoak dastatzeko eta indarrak hartzeko aukera ederra izan zuten kantatzen hasi aurretik.
08:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte alaitu zituzten Goizuetako kale eta tabernak, Juan Antonio Lekuonak sortutako eta egokitutako bertsoak kantatuz. Urteroko ibilbidearen ondotik, bazkari eder batekin bukatu zuten eguna Ikastolako tabernan.