Gaur borobilduko dituzte festak goizuetarrek honako egitarauarekin: 11:30ean Umore Ona peñaren irteera txarangarekin. 12:30ean pilota partidak. Lau eta erdian, lehenengo mailako afizionatuen partida jokatuko dute Muruak eta Ramirezek. Segidan, Goizueta eta Aranoren arteko partida izanen da: Apezetxea eta Apezetxea, Olaizola eta Lizeagaren aurka ariko dira. Ondoren, Igandea txaranga. 14:30ean Umore Ona peñaren bazkaria. Ondoren, peñaren kalejira txarangarekin. 18:30ean Lasturko zezenak. 20:00etan Goittikiren bingoa. 00:00etan bukaera ekitaldia. 00:30ean dantzaldia Iratzar taldearekin. Ondoren, Igandea txaranga.