[ARGAZKIAK] Eñaut Goikoetxeak eta Mikel Martinezek irabazi dute Leitzako Plazako Pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 9a

Plazako Pilota txapelketako finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Leitzako plazan. Plaza bete jende, bero sargoriari aurre egiteko itzal bila ibili ziren ikusleak. Juanito Barriola leitzarrak ederki bildu zuen argazki sorta honetan plazako giroa.

Plazako Pilota txapelketaren 32. edizioa abuztuaren 8an borobildu zuten. Eñaut Goikoetxea eta Mikel Martinez izan dira txapelketako irabazleak,  Mikel Sagastibeltzari eta Ibai Gili, 22 eta 15 irabazita. Goiuri Zabaletak eta Oinatz Bengoetxeak, Andoni Zabaleta eta Xabi Jaunarenaren kontra jokatu zituzten hirugarren eta laugarren postuak.  Zabaletak eta Bengoetxeak 22 eta 15 irabazi zuten partida, hirugarren postua eskuratuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun