Paisaiak eta pertsonak lotzen dituen egutegia
Jarduerak, aipatu bezala, abuztuaren 9an hasten dira, Ibero, Erdi Aroko altxorra kultur ibilbidearekin, eta irailaren 6an amaitzen dira, Zaindu dezagun Larraun izeneko auzolanarekin, Larraun ibaiko kanoetan egingo den eta jai giroan amaituko den zabor bilketarekin.
Gainera, hilabete osoan zehar argazki lehiaketa komunitario bat egonen da martxan, jardueretan zehar hartutako irudi inspiratzaileenak sarituko dituena. Programa Plazaola Partzuergo Turistikoak garatzen du, Goizueta, Araitz, Lekunberri eta Larraungo udalekin lankidetzan, horiek guztiak Nafarroako Sare Esploratzaileko kideak eta inguruko profesionalak (AIZTI, Mendukilo, ED+, ASORNA, besteak beste), Nafarroako Ezagutu Sareko laguntzak ditu, NASUVINSA-LURSAREA laguntza eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren despopulazioaren aurkako estrategian eta borrokan kokatzen da.
Ibero, Erdi Aroko altxorra
Abuztuaren 9an, Goizuetako Ibero dorrea ezagutzeko aukera izanen dute, larunbatean 10:00etatik 13:00etara.
Urumea bailarako historia bizira bidaia da. Iberoko burdinolaren eta dorrearen bisita, eta antzinako sistema hori elikatzen zuen flora interpretatzeko ibilbidea. Bisita honetan, Iberoko burdinolaren ondarea ezagutuko dute, dorrea, eta Goizuetako historiaren eta kulturaren hari finak, paisaiarekin duen harreman estua, Eneko Bernaldo de Quirós Royoren eskutik. Elementu horiek guztiek Urumea ibaiaren pasabide isil eta jarraitua lotzen dute. Gainera, inguruko paisaiari eta florari buruzko tailerra eginen du AIZTI enpresak. Baso atlantikoek eta inguruko baliabide naturalek lurraldearen antolamenduan eta lanbide tradizionaletan duten eragina azpimarratuko da, naturaren eta kulturaren arteko lotura berreskuratuz.
Egitarauko beste jarduerak
Araitz: natura eta lurraldea
Abuztuak 16 – Gaintza (Araitz) 10:00etatik 13:30era
Mendien arteko interpretazio-ibilbidea eta esperientzia emozionala zaldiekin. Landa paisaiarekin eta jakintzarekin konektatzeko jardunaldia. Ibilbide interpretatibo hau Gaintzako Kablearen Behatokian hasten da eta Intzaraino jarraitzen du. Bertan, Perunea Etxeko zaldiak ezagutuko dira. Zaldien sentsibilitatearen bidez, lotura emozionala landuko da, gizarteratze, ongizate eta helburu terapeutikoekin. Gizakiaren eta naturaren arteko harremana, belarraren jaitsiera eta garraioa, animalien papera lan tradizionaletan presente egongo da bisita honetan.
Iluntasunaren oihartzunak
Abuztuak 23 – Mendukiloko kobazuloak (Astitz) 20:00etatik 22:30etara
Lurpeko munduaren misterioa eta gaueko fauna ezagutzeko gaua. Mendukilo kobazuloko profesionalek gidatutako bisita, jatorri geologikoa eta ingurune historikoa ezagutzeko, eta Basoko gaueko animaliak tailerra, AIZTIrekin: urubiak, hontzak, muxarrak eta beste fauna mota batzuk. Aurkezpen baten bidez eta linternekin egindako esperientzia-ibilbide baten bidez ezagutuko ditugu.
Plazaola: iragana eta oraina (bisita irisgarria)
Abuztuaren 30ean – Lekunberri-Larraun
Ibilbide interpretatiboa Lekunberri eta Mugiro arteko bide berdetik AIZTIrekin. Trenbidearen historia, paisaia irisgarria eta natura bizia, publiko guztientzat egokia den ibilbide batean. Bide berdearen lotura historikoa eta egungo erabilera komunitarioa azpimarratuko dira. Irisgarritasuna bermatzeko, baliabide teknikoak eta giza baliabideak erabiliko dira (zeinu-hizkuntzaren interpreteak, ASORNAren laguntzarekin).
Zaindu dezagun Larraun
Irailak 6 – Lekunberri - Larraun 10:00etatik 12:30era
Ingurumen-interpretazioa eta hondakinen bilketa Larraun ibaian AIZTIrekin eta ED+enpresaren lankidetza. Ingurune naturala babesteko jarduera komunitarioa, kanoak erabiliz, ibaian dauden hondakinak bilduko dira. Ekosistema modu kooperatiboan eta hezitzailean zaintzea sustatzen da, kontserbazio aktiboaren ikuspegitik.
Itxiera eguna Plazaola Geltokian
Irailak 6 – Lekunberri (Geltokia) 13:30etatik 14:30etara
Auzolana amaitzean, argazki proiekzioa, herri bozketa, sari banaketa eta azken luntxa egingo dira. Jai giroko itxiera, programan eta auzolanean parte hartu duten guztiei esker onez.
Argazki lehiaketa komunitarioa
Abuztuaren 9tik irailaren 6ra jardueren edertasuna ulertzeko, argazkiek egiteko gonbidapen irekia dago. Argazkiak azken egunean proiektatuko dira, irailaren 6an, Lekunberriko Plazaola Geltokian. Jendeak gehien bozkatzen duenak tokiko produktuen saski bat irabaziko du.