Bestak 2025

Goizuetarrak ere festarako prest dira

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 12a

Goizuetako emakumeek bota zuten iaz festetako txupinazoa.

Blusa berdeak jantzi eta bost egunez festa giroan ibiliko dira Goizuetan. Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko festak eta aurtengoan ere ez dira faltako mahaiaren bueltako otorduak, txarangarekin egindako itzuliak, dantza saioak, pilota partidak...

Abuztuak 14, osteguna

12:00etan  txupinazoa buruhandi eta erraldoiekin eta txarangak alaituta. 12:30ean gazteen arteko herri kirolak. 12:30ean txosna irekiera. 14:30ean  gazteen bazkaria ikastolan. 17:00etan umeentzat jokoak. 18:30ean umeentzat merienda. 18:30ean Peñaren irteera Igandea Txarangarekin. (zuri-gorriz eta blusa berdea jantzita). 20:00etan gazteen txupinazoa gaztetxean. 20:30ean Goittikiren bingoa. 00:00etan dantzaldia Gabezin erromeria taldearekin. 00:00etan DJ Infernu txosnan. Ondoren, Igandea txaranga.

Abuztuak 15, ostirala

07:00etan diana dultzaineroekin. 07:50ean gaupaseroen argazkia txosnan. 08:00etan entzierroa Lasturko zezenekin. 10:30ean meza eta prozesioa. 11:00etan umeentzat toka txapelketa. 12:00etan goxokiak banatuko dituzte plazan. 12:00etan pilota partidak. Nesketan, Sagardui eta Legarreta, Galardi eta Sotilen kontra ariko dira. Segidan, lehenbiziko mailako afizionatuen partidak izanen dira: Igoa eta Sotil, Mata eta Landaren kontra. 12:30ean buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin. 13:30ean Igandea txaranga. 18:30ean herri kirol saioa. Proba mistoa osatuko dute Arkaitz Etxebestek eta Aratz Mugerzak. Aizkoran, txingekin, lasterka eta trontzan ariko dira. Harriarekin Udane Ostolaza eta Lierni Osa. 19:30ean bertso saioa: Maialen Lujanbio, Aner Peritz eta Sustrai Colina ariko dira kantuan eta Zerain gai jartzaile. 21:30ean DJ Mikeltxi. 23:00etan bingo musikatua txosnan.

Abuztuak 16, larunbata

11:00etan apar festa eskolan. 11:00etan toka txapelketa. 12:00etan sagardo dastaketa. 12:30ean Igandea txaranga. 18:00etan herriko dantzarien emanaldia. 19:30ean Igandea Txaranga. 20:00etan Goittikiren bingoa. 23:00etan Lenbailen taldearen kontzertua gaztetxean. 00:00etan Lasturko zezenak. 00:30ean dantzaldia Laket taldearekin. Ondoren, Igandea txaranga. 01:00ean DJ Adarrak gaztetxean.

Abenduak 17, igandea

09:00etan Irumaita txaranga. 11:00etan pilota partidak Umore Ona pilota eskolako ikasleen eskutik. 12:30ean buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 13:30ean Igandea txaranga. 14:00etan umeen bazkaria. 17:00etan XX. Mus txapelketa Ixkibi kanpinean. 16:30etik 19:30era umeentzako puzgarriak eta ur txirrista. 19:30ean Igandea txaranga. 20:00etan Goittikiren bingoa. 20:30ean dantzaldia Txiki Festa Show taldearekin. 22:30ean zezensuzkoa.

Abuztuak 18, astelehena

11:30etik Umore Ona peñaren irteera txarangarekin. 12:30ean pilota partidak. Lau eta erdian, lehenengo mailako afizionatuen partida jokatuko dute Muruak eta Ramirezek. Segidan, Goizueta eta Aranoren arteko partida izanen da: Apezetxea eta Apezetxea, Olaizola eta Lizeagaren aurka ariko dira. Ondoren, Igandea txaranga. 14:30ean Umore Ona peñaren bazkaria. Ondoren, peñaren kalejira txarangarekin. 18:30ean Lasturko zezenak. 20:00etan Goittikiren bingoa. 00:00etan bukaera ekitaldia. 00:30ean dantzaldia Iratzar taldearekin. Ondoren, Igandea txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun