Bestak 2025

Aresoko pestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 11

Kuadrillen Egunean Ingurutxoa dantzatuko dute herritarrek.

Zapi urdinak armairutik atera eta lepoan lotzeko gogoz dira aresoarrak. Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko pestak eta urtero bezala, haur, gazte zein helduek gozatzeko moduko egitaraua prestatu dute.

Abuztuak 14, osteguna

12:00etan frontenis txapelketa mistoko finala. Arratsaldean, umeentzako merienda eta jolasak, guraso elkartearen eskutik. 18:30ean txupinazoa botako dute Jaione Olazabalek, Jon Gurrutxagak eta seme-alabek. 19:30ean Aresoko umeen kontzertua. 21:00etan guraso elkarteko afaria karpan. Ondoren, bingoa.

Abuztuak 15, ostirala

09:30ean diana txistulariekin. 11:00etan meza. Ondoren, hamaiketakoa herritar guztientzat karpan. 13:00etan Ados elkarteak antolatutako V. Plazaz plaza txapelketako pilota partida. 18:00etan Aresoko dantza taldearen emanaldia. Ondoren, garagardo dastaketa. 21:30ean afari autogestionatua. 23:00etatik 02:00etara Dj Zaze.

Abuztuak 16, larunbata

09:30ean diana trikitilariekin. 11:00etan kuadrilla bakoitzeko bi kidek karpara joan beharko dute bazkarirako mahaiak eta edariak prestatzera. 12:00etankuadrillen kalejira Joselontxos txarangarekin. 15:00etan kuadrillen arteko bazkaria karpan. Bazkalostean, jokoak eta Aresoko ingurutxoa plazan. Gero, DJ Mikeltxiren emanaldia bi orduz. 21:00etan bokata jatea. 23:30ean DJ Mikeltxiren emanaldia.

Abuztuak 17, igandea

09:30ean diana txistulariekin. 13:00etan herri kirol saioa plazan. Lierni Osa ariko da harri jasotzen eta aizkoran, Iker Vicente, Axier Pellejero, Hodei Ezpeleta Biurri eta Joxean Etxeberria. 14:30ean herri bazkaria Sarayola cateringaren eskutik. Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariak ariko dira bazkaria alaitzen. 18:00etan pilota partidak. 19:00etan Aranburugoitiarrak. Herri Kirolak antzezlana plazan. 21:00etan sagardo dastaketa. 23:30ean, erromeria Bide batez taldearekin.

Abuztuak 18, astelehena

09:30ean diana trikitilariekin. 11:00etan umeentzako puzgarriak eta jokoak plazan. 16:00etan mus txapelketa udaletxean. (Bikoteko kideetako batek aresoarra izan beharko du). 17:00etan haurren eta gaztetxoen krosa. 18:30eanpatata tortilla lehiaketa karpan. 19:00etan erromeria Olgetan taldearekin. Segidan, sari banaketa. 21:00etan patata tortilla afaria. 23:30ean erromeria Olgetan taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun