Bestak 2025

Aurorek Goizuetako festetarako giroa berotuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 8a

Aurorak iazko festetan. (Argazkia: Felix Loiarte)

Umore Ona eta Ozenki abesbatzek urteroko hitzordua dute festen atarian.

Abuztuaren 14an, ostegun eguerdian botako dute txupinazoa Goizuetan, baina festa giroa igandean hasiko da sumatzen. Umore Ona eta Ozenki abesbatzako kideak, kalez kale ibiliko dira kantuan, dantzan eta umore ederran giroa alaitzen goizeko zortzietatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun