Abuztuaren 10ean, igandean, txupinazoaren ondoren aterako da Leitzako konpartsa kalera, 18:00 aldera. Abuztuaren 13an, asteazkenean, izanen dute hurrengo irteera, 11:00etan plazatik.
Abuztuaren 15ean, hitzordu berezia antolatu dute. Markina-Xemeingo konpartsaren bisita izanen dute leitzarrek eta plazatik abiatuta elkarrekin eginen dute kalejira 10:30etik aurrera.
Gainera, beti bezala konpartsaren kamixetak, liburuxkak eta tatuajeak jarriko dituzte salgai. Nahi duenak, kalejira hasi baino ordu erdi lehenago eta kalejiraren ondoren izanen du erosteko aukera, plazan.