Herrian egiten duten lana eskertu nahi izan diete eta edozein ekitaldi antolatzen denean laguntzeko izaten dute borondatea nabarmendu dute. Euskal kantagintzan ibilbide oparoa du Jaione Olazabalek eta azken urtean familia osoa elkarrekin ari da batean eta bestean emanaldiak eskaintzen. Aresoko festetako haurren musika emanaldia ere beraien esku izaten da eta ez dira gutxi, mikrofonoa hartuta aurkezle lanetan aritu diren ekitaldiak ere. Abuztuaren 14an Aresoko udaletxeko balkoira igota, jasoko dute herritarren esker ona.