Hamasei bikotek parte hartu dute Aurrera Elkarteak antolatutako Plazako Pilota txapelketan. 32. edizioa izan da aurtengoa eta, urtero bezala, lehia bizia izan dute parte hartzaileek. Gaur, hilak 8, jokatuko dituzte azken partidak 17:30etik aurrera.
Goiuri Zabaletak eta Oinatz Bengoetxeak, Andoni Zabaleta eta Xabi Jaunarena izanen dituzte aurkari. Beraien artean erabakiko dira hirugarren eta laugarren postuak. Segidan, finala jokatuko dute Eñaut Goikoetxeak eta Mikel Martinezek, Mikel Sagastibeltza eta Ibai Gilen aurka.