Bestak 2025

Larunbatean hasi eta zazpi egunez luzatuko da pesta giroa Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 7a

Abuztuaren 9tik 15era egitarau oparoa antolatu dute.

Abuztuaren 9an, larunbatean, Gazteen Egunarekin sartuko dira berriz ere pesta giroan leitzarrak eta abuztuaren 15era arte izanen dute non gozatua: kantu bazkaria, musika, ezpata dantza, Leitzako konpartsa, Incansables txaranga, herri kirolak, pilota partidak, bertsolariak... jantzi zuriak soinean, laukidun zapia lepoan eta blusa beltzak gerrian dituztela pestan ibiliko dira haurrak, gazteak eta helduak.

Abuztuak 9, larunbata

17:30ean Gazteen joko-erronkak. 21:00etan DJ gaua beheko txosnan: Adrian Perez, Aimar Oskariz eta Zaze. Burutik taldearen kontzertua plazan, 23:00etan. Ondoren, Trio de Janeiro Dj plazako txosnan eta tekno gaua Atekabeltzen.

Abuztuak 10, igandea

13:00etan Etxera kalejira musikatua. 14:30ean Sarek antolatuta, kantu bazkari herrikoia karrapean Kuxkuxtu txarangarekin. 18:00etan txupinazoa. Segidan,Plazaola aldizkariko programa eta azalen irabazleei sari banaketa Kaxkabeltza Elkartearen eta Leitzako Udalaren eskutik. 18:30ean La Jodedera, Labetxeko atarian. 19:00etan Mejikortxo, beheko txosnan. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Itzal erromeria taldea. Ondoren, Incansables txarangaren gaueko erronda eta plazako txosnan DJa. 00:00etan DJ JO TA TXO beheko txosnan.

Abuztuak 11, astelehena

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean meza.11:00etan hamaiketako irekia, Karrapean. 12:00etan Aurrera dantza taldearen ezpata dantza, plazan. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 17:00etan zezenak, plazan. 19:00etan herri kirolak plazan. Aizkoran: Vicente, Ezpeleta, Larrañaga, Txikia eta Malen Barrenetxea. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte.19:30ean Incansables txaranga eta buruhandiak aterako dira. 22:00etanzezensuzkoa. 23:00etan Puro Relajo. Ondoren, Incansables txarangaren gaueko erronda.

Abuztuak 12, asteartea

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean aparra plazan. 11:30ean Aurrerako pilota festa Amazabal pilotalekuan: M. Martinez eta A. Zubillaga, J. Baleztena eta O. Alkortaren kontra. G. Zabaleta, M. Arrillagaren kontra. J. Sagastibeltza eta B. Santamaria, H. Txoperena eta E. Goikoetxearen kontra. 13:00etan paella jana karrapean eta Incansables txarangaren erronda. 17:00etan zezenak plazan. 19:00etan Aurrera dantza taldearen emanaldia plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte. Bertso poteoa Aurreratik abiatuta eta Incansables txaranga eta buruhandiak aterako dira. 22:00etanzezensuzkoa. 23:00etan Janus Lester. Ondoren, DJa plazako txosnan. 00:00etan DJ Zaze eta DJ Zigix beheko txosnan. Ondoren, Incansables txarangaren gaueko erronda. 03:00etan gaueko ingurutxo irekia plazan.

Abuztuak 13, asteazkena

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan Leitzako Konpartsa plazatik abiatuko da. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte. 13:00etan txakolin dastaketa  eta Incansables txarangaren emanaldia udaletxeko karrapean. 16:00etan zezenak plazan. 17:00etan bertsolariak plazan. Maialen Lujabio, Jon Maia, Eki Mateorena, Maddi Ane Txoperena eta Unai Agirre ariko dira kantuan. 18:30ean pilota jaialdi profesionala Amazabal pilotalekuan: Artola eta Imaz, Agirre eta Mariezkurrenaren aurka ariko dira. 21:30ean zezensuzkoa. 22:00etan herri afaria. 00:00etan Euskal Rock Erradikalaren gaua, beheko txosnan. Ondoren, Incansables txarangaren gaueko erronda.

Abuztuak 14, osteguna

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan ur txirrista Errekaldeneko atarian. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 14:00etan gazte bazkaria udaletxeko karrapean. 16:00etan  ur txirrista Errekaldeneko atarian. 17:00etan zezenak plazan, gazteen jolasekin. 18:30ean Elektrotxorongo taldea plazatik abiatuko da. Ondoren, DJ Zaze herrian zehar. 20:00etan goxokiak banatuko dituzte. Ondoren, Incansables txaranga eta buruhandiak aterako dira. 22:00etan zezensuzkoa. 23:30ean Los Zopilotes Txirriaos. Ondoren, DJ Siwanaba plazako txosnan, DJ Reimy Atekabeltzen eta Danbol eta Obrium beheko txosnan. 01:30 aldera Incansables txarangarekin erronda.

Abuztuak 15, ostirala

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Leitzako Konpartsak Markina Xemeingo Konpartsaren bisita jasoko du plazan. 12:00etan herri kirol saioa plazana. Harria jasotzen Maddi Gesalaga eta Goizeder Abendibar ariko dira eta lastoa altxatzen eta botatzen Jon Lapazara. 14:00etan jubilatuen bazkaria eginen dute eta 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria. 17:00etan entzierroa eta behiak plazan. 19:00etan helduen Ingurutxoa dantzatuko dute plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte eta Incansables txaranga eta buruhandiak aterako dira Aurrera. 20:00etanerromeria Gabezin taldearekin. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Gabezin. 00:30ean Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun