Bestak 2025

Leitzako pestetako otorduetarako txartelak abuztuaren 8ra arte eskura daitezke

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 5a

Jendetza bildu ohi da urtero Leitzako pestetako herri afarian.

Abuztuaren 10ean, Etxera! kantu bazkaria antolatu du Sarek eta abuztuaren 13an, herri afaria eginen dute Leitzako plazan.

Abuztuaren 10ean, igandean, Etxera! kantu bazkaria antolatu du Sarek. Kuxkuxtu txarangak alaituta, kantu bazkaria izanen da. Karrapean, 14:30ean hasiko da bazkaria eta 30 euroren truke, mariskoz betetako piperrak, penka beteak onddo saltsarekin, bakailaoa bizkaitar erara, masail iberikoak eta goxua izanen dituzte. Txartelak Maimur, Peritza eta Torrea tabernetan eskura daitezke.

Abuztuaren 13an, asteazkenean, herri afaria eginen dute plazan 22:00etatik aurrera. Afariko txartelak, Peritza, Torrea eta Leitzarra tabernetan jarriko dituzte salgai, 30 eurotan. Afaritarako, itsaskiz betetako piperrak, penka beteak onddo saltsarekin, risottoa, sahieski errea, goxoa edo sorbetea, edaria, kafea eta kopa izanen dituzte.

Bateko zein besteko txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 8a, ostirala, izanen da. Alergia edo intolerantziaren bat dutenek aldez aurretik abisatu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun