Bestak 2025

Leitzarrek piztu dute pestarako lehenbiziko txispa

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 4a

Plaza bete jende, pestetarako gogoz direla erakutsi zuten leitzarrek asteburuan. Larunbatean, pestetako programa banatuz Errepartoa egin eta igandean, Haurren Eguna ospatu zuten. Haurrak herri kiroletan aritu ziren, Leitzako erraldoi eta buruhandien konpartsak pestetako lehenbiziko irteera egin zuen eta Aurrera dantza taldeko haurrek eta gaztetxoek emanaldi dotorea eskaini zuten. (Argazkiak: Pablo Feo, Nerea Aranberri eta utzitakoak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun