Sagardui txapeldun eta Legarreta txapeldunorde Zikuñaga pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 1a

Araitz Legarreta eta Galardi txapeldunorde eta Gomez eta Alize Sagardui txapeldun ostegunean Zikuñaga papertegiko pilota txapelketaren finalaren ondotik.

Hernaniko kirol elkarteak antolatutako Zikuñaga papertegia pilota txapelketako finalak jokatu dituzte uztailaren 31n. 14-16 urteko nesken kategorian, Umore Onako bi pilotari izan ziren aurrez aurre. Bakarra izan zitekeen txapeldun eta Alize Sagardui goizuetarrak, Gomezekin batera lortu du txapela, Araitz Legarreta aranoarrari eta Galardiri 22-12 irabazita.

Mutiletan, kadete mailan, Gorostidik eta Orejak 22-15 irabazi zieten Clavijori eta Estensorori; jubenil mailan, Sagastibeltzak eta Berozek 22-6 irabazi zieten Izagirreri eta Azpeitiari eta nagusien mailan, Gorostidik eta Sudupek 22-8 irabazi zieten Iraetari eta Aldeari.

Kategoria guztietako txapeldun eta txapeldunordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun