Zizurren gertatutako erailketa matxistagatik elkarretaratzea eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 1a

Iaz autodefentsa feministaren alde egindako elkarretaratzea. Argazkia: Artxibotik.

Aste honetan Zizurren 85 urteko gizon batek 78 urteko emaztea erail du Zizur Nagusiko etxe batean. Hortaz, «nahikoa dela» oihukatzeko elkarretaratzea antolatu dute Leitzako plazan bihar 12:00etan

Zizurren gertatutako erasoa, aurten, Euskal Herrian gertatzen den 5.erailketa matxista da. Horrela, eraso sexistarik onartuko ez direla aldarrikatzeko eta autodefentsa feminista erakusteko elkarretaratzea deitu dute bihar Leitzako plazan 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun