Bestak 2025

Bikain joan dira Aranoko festak

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 28a

Uztailaren 25ean, ostiral eguerdian Urumeako Mendiak Bizirik plataformako kideek piztutako suziriarekin hasi ziren Aranoko Santio festak. Aurretik ere izan ziren zenbait ekitaldi eta ondotik, asteburu osoan, festa giro bikaina izan dute Aranon: Hernaniko dultzaineroak, buruhandiak eta erraldoiak, pilota partidak, bertso saioa, mus txapelketa, azoka, herri kirolak, patata tortilla lehiaketa, mus txapelketa… Argazkiak: Mikel Ruiz, Ainhoa Ansa eta Arantxa Ansa

Euriak emana zegoen baina tarteak ireki ditu aterpetik kanpora egin beharreko ekintzetarako eta pozik, oso giro politean joan dira. Elkar besarkatuz bukatu zuten, erronka izan baitzen Maisuene taberna bihurtzea eta lana ederki egin dute, bereziki gazteek. Zoriontzekoa hori.

Tortilla lehiaketako saridunak Elena Perurena eta Jabier Legarreta izan dira eta mus txapelketan, berriz, Joseba eta Oliver txapeldun, finalean Iñigori eta Jose Luisi irabazita. Hirugarren postua Anderrek eta Mikelek eskuratu dute. Errifen zozketan emaitzak: lehengo saria 568 zenbakiarentzat eta bigarren saria 981 zenbakiarentzat. Bi sariak herrian gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun