Bestak 2025

Leitzarrak asteburuan hasiko dira pestetarako giroa berotzen

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 30a

Korporazio txikiak hartuko du udaletxea larunbatean.

Leitzako pesten hasiera ofiziala abuztuaren 9an izanen den arren, aurreko asteburuan hasiko dira giroa berotzen. Abuztuaren 2an, larunbatean, pestetako programa eta Plazaola aldizkaria banatu bidenabar, pestarakoa aitzakia izanen dute eta abuztuaren 3an, igandean, Haurren Eguna ospatu dute.

Abuztuak 2, larunbata

14:00etan Eskelarien bazkaria, Aurrera elkartean. 16:00etan auzoz auzo, programa banaketa: trikitilarien, txistularien, akordeoilarien eta dultzaineroen laguntzaz. 17:00etan plazako pilota txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak eta finala.

Abuztuak 3, igandea

09:00etan diana txistulariekin. 10:00etan korporazio txikiaren gosaria, udal ordezkariekin. 10:30ean txupinazoa. Ondoren, gurpildun zezenen entzierroa. 11:00etan Aurrera pilota eskolako txikien partidak plazan. 11:30ean Denok Bat guraso elkarteak antolatutako herri kirol jolasak plazan. 17:00etan Leitzako Konpartsa plazatik abiatuko da. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien emanaldia eta ondoren umeen ingurutxo irekia plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte. 20:30ean  DJ Xaibor. 23:00 aldera zezensuzkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun