Ekainaren 18an, Gorka eta Uxueren aurkako partida irabazita, lortu zuten finalerako txartela Unai eta Naiara Onsalok. Bigarren bikote finalista, Olatzek eta Aritzek edo Anartzek eta Olaiak osatuko dute.
Gazteen mailan, Nereak eta Odeik, Eunate eta Andoniren aurkako partidan jokatuko dute finalerako txartela eta Haizeak eta Ibaik, Andrea eta Aimar izango dituzte aurkari.
Hiru kategorietako finalak, abuztuaren 14an jokatuko dituzte 12:00etatik aurrera.