Madalena Eguna ospatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 23a

Uztailaren 22an, izen bereko ermita ederraren atarian egindako hamaiketakoarekin ospatu zuten goizuetarrek Madalena Eguna. Goizeko hamaiketan Umore Ona abesbatzak kantatutako mezak eman zien hasiera festari eta sabela goxatuz bukatu zuten ospakizuna. (Testua eta argazkiak: Esteban Arozena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun